EQUO Berdeak taldeak Arabako erakundeei eskatu die hotel-sektoreko enplegua duin bihurtzeko, turismo berdearen sustapenaren bitartez

  • Eustatek emandako azken datuek argi uzten dute egungo turismo-eredua ez doala bide onetik eta lanbidea duin bihurtzeko premia dagoela.

EQUO Berdeak taldeak Arabako hotel-sektoreak bizi duen egoera salatu du gaur. Turisten sarrerak gorantz jarraitzen duen arren, sektorean lan egiten duen pertsona kopurua murriztu egin da. Abenduan Araban gaualdi kopurua % 3,2 handitu da eta 2017an bisitari kopurua guztira 427.508 izan da (+% 6,3 izanik 2016. urtearekin alderatuta); hala eta guztiz ere, hilabete horretan guztira 490 pertsona zeuden lanean hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta -% 6,0 izanik.

Estatistika horiek agerian uzten dute gaualdi kopurua eta gure lurraldea bisitatzen duten turisten kopurua handitu den arren sektoreko enplegua kolokakoa dela eta langile kopuruak beherantz jarraitzen duela.

Alderdi berdeak uste du sektorean gertatzen ari den enplegu-suntsipenak argi uzten duela errekuperazio ekonomikoak gutxi batzuei egiten diela mesedez, eta erakundeei eskatu die lanbidean duin bihur dezatela turismo berdea sustatuz.

Turismo arduratsu eta jasangarri hori da enplegu duina sortzeko eta langileentzat lan-baldintza onak ziurtatzeko gai den bakarra. Masa-turismoaren edo low-cost bidaien ereduaren aurrean, turismo berdeak ziurtatzen du jarduera ekonomiko hori Europatik markatu diren ingurumen- eta lan-helburuekin bat datorrela.

“Arabak ezin ditu beste hainbat lurraldek, adibidez Kataluniak, Valentziak edo Balear Uharteek, egin dituzten akats berdinak egin”, adierazi du EQUO Berdeak-ek Irabazin duen zinegotzi Oscar Fernándezek.