San Anton egunean, animalien eskubideak babesteko hartuta dugun konpromiso sendoa azaldu dugu

San Antonen ospakizuna denez gero, urtero bezala milaka lagunek abereen zaindari San Antonen bedeinkapena jasotzera eramango dituzte beren abereak, eta EQUO Berdeak taldeak animaliak defendatzeko hartutako konpromisoa berresten du, eta animalien eskubideak errespetatzen eta babesten dituen legeria indartzeko lan egiten jarraituko du animalien eskubideak babesteko EQUOren Sarearen eta bere kargu hautetsien bitartez.

Kargu berdeek aurkeztutako mozioek animalien eskubideak errespetatzen dituzten ekimenak onartzea lortu dute askotan, adibidez animaliak dituzten zirkurik gabeko hiriak deklaratzeko mozioak, zezenketei diru-laguntzarik ez emateko mozioak edota katuen koloniei lotutako proiektuak bultzatzeko mozioak. Adibiderik nabarmenena Gasteizko hiriarena da, animalien aurkako tratu txarrik gabeko hori deklaratu baitute, eta aurten, bigarren urtez jarraian, bertan ez da zezenketarik egingo. Lorpen kolektibo hori Oscar Fernández zinegotziak mugimendu animalistekin lankidetzan emandako bultzadaren eta kementsu lan egin izanaren ondorio da. Donostian ere zezenketei diru-laguntzarik ez emateko mozio bat onartu zen gure zinegotzi Loïc Alejandroren ekimenez.

Eusko Legebiltzarrean, EQUO Berdeak alderdiak Elkarrekin Podemosen dugun legebiltzarkide José Ramón Becerraren bitartez euskal elkarte animalistekin batera lankidetzan dihardugu indarrean dagoen animaliak babesteko euskal legea eguneratu eta hobetzeko lege-proposamen bat aurkezteko. Aldi berean Becerrak elkarrizketa asko izan ditu gaiari lotutako hainbat eragilerekin, Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiei otsoa Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sar dezaten konbentzitzeko.