Rosa Martínezi babesa emateko komunikatua

EQUO Berdeak alderdiko kideok errespetatzen dugu Rosa Martínezek EQUOko kobozeramaile federal gisa dimisioa emateko hartu duen erabakia. Gure babesa helarazi nahi diogu, baita esker ona adierazi ere, bozeramaile gisa eman dituen hiru urteetan konpromiso, dedikazio eta inplikazio handia erakutsi duelako eta betiere primeran jardun duelako.

Rosa Martínezek adierazi duenez, hemendik aurrera Euskadin aldaketa politikoa errealitate egiteko ahaleginean murgilduko da bete-betean. Horregatik uste dugu maila federalean galera handia izan dela egia bada ere, EQUO Berdeak alderdiak aktibo handi bat irabazten duela, gure proiektua indartuta aterako delako gure alderdikidearen inplikazio handiagoari esker.

Izan ere, orain arte EQUOn egin duen bidean, Rosa Martínez buru-belarri aritu da, nekaezin, ekofeminismoa, horizontaltasuna, negoziazioa, lankidetzazko espiritua eta talde-lana defendatzeko.

Ezbairik gabe, Rosa Martínezen dimisioak barne-gogoetarako prozesu bat irekitzen du EQUOn, eta EQUO Berdeak alderdiko kideok parte hartu eta ekarpenak egingo ditugu prozesu horretan, betiere erakundea eta haren funtzionamendua hobetzeko asmo sendoarekin