Ahal Duguk, Ezker Anitza – IUk eta Equok osotzen duten koalizioak gogora ekartzen du HAPOaren aurrelaburpenak aukera-gune bat definitzen duela Errekalde-Ametzola-Irala eremuan, eta helburuetako bat dela industria-pabilioiak berrerabiltzea hiritarrentzat ekipamendu publiko berriak egiteko. Horretarako, UdalBerrik proposamen hau aurkezten du industria-ondarearen inbentario osoaren bidez hiriaren identitatea babestu ahal izateko, HAPO berria garatu baino lehen bertan etorkizuneko berrerabilera eragotzi dezaketen edo bere izaera hutsaldu dezaketen jardunak egin daitezen saihestuz.
Carmen Muñoz, Udalberriren bozeramaileak adierazi du beharrezkoa dela industria-pabilioiak babestu eta berrerabiltzeko proposamenaren bideragarritasuna ziurtatzea, herritarren gizarte-eskubideen ikuspuntutik haien etorkizuneko aprobetxamendua ziurtatuz. Bozeramaileak gogorarazi du Alkateak berak esan duela ahal izango balute, Errekaldeko pabilioi guztiak erosiko lituzketela eremua eraberritzeko. Zentzu honetan, Muñoz-ek azpimarratu du bidezkoa dela Aburto jaunak esandakoarekin bat eginik jardutea, gure industria-ondarea hobeto kudeatzeko beharrezkoak diren tresnak gaitzeko eta desagertu dadin saihesteko, hainbat kasutan higiezinen zabalkunde pribatuaren erasoa jasan baitu.