Boluko pilotalekuaren inguruan, Udal Gobernuak izan duen jokaera kritikatzen dugu

Boluko pilotalekuaren proiektuak eztabaida sortu du berriz ere pilotalekuaren estalkian inbertitu nahi den neurrigabeko diru kopuruarengatik.

2017ko urtearen hasieran onartutako aurrekontuetan proiektu horretarako aurreikusita zegoen partida 100.000 eurokoa zen. Pilotalekuaren inguruan bizi diren bizilagunek erakutsitako oposizioak hainbat bilera egotea ekarri zuen eta bilera hauetan eztabaida gogorrak egon ondoren, PNV eta PSOEren gobernuak proiektu hori onartu edo baztertzeko galdeketa bat planteatu beharrean aurkitu zen.

Galdeketaren unean jakinarazi zen diru kopurua 190.000 eurokoa izan zen eta bizilagunek honen arabera bozkatu zuten. Gaur egun berriz, eta azkenengo Osoko Bilkuran eman zen aurrekontu aldaketaren ondorioz, bergararrok ordaindu behar dugun diru kopurua 315.000 eurora igo da.

Galdeketan, bakarrik Bolu osoko hiruren batek hartu zuen parte eta aldeko eta kontrako botoen diferentziari dagokionean, aldea oso txikia izan zen.

Horregatik, Irabazi Bergaratik (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteak) benetako gastuaren zifra jakin izan bazen, hau da, 315.000 €,  auzotarrek proiektua baztertu egingo zutela uste dugu.

Desegokia eta kritikagarria iruditzen zaigun bezala, Gobernuak, gai bat galdeketara bideratzea informazio osoa eta egiazkoa izan gabe.