Alderdi ekologistak euskal herritarrei eskatzen die erantzukizunez eta zuhurtziaz jardun dezatela, Gabonetan konpainia-animaliarik ez oparitzeko, eta, azkenean horrelakorik egin nahi badute, adopzioaren hautua egiteko.
Ildo horretan, EQUO Berdeak-ek gogoetarako deia egin nahi du. Etxe batean txakur bat edo katu bat sartu baino lehen zenbait gauza hartu behar dira kontuan, esate baterako animaliek elikaduraren, higienearen, osasunaren eta konpainiaren alorretan behar dituzten arretak. Euskadin urtero 8.000 txakur eta katu abandonatzen dira, eta datu horien arabera argi dago aldez aurreko hausnarketa hori ez dela egiten. Kopuru ikaragarri horri kopuru jakinik gabeko beste hainbat eta hainbat animalia erantsi behar zaizkio, jabeek sakrifikatzera eramaten dituztenak “jostailu dibertigarri” hori izateari uzten diotenean.
Nolanahi ere, argi baldin baduzu animalia bat familiako kide bat gehiago dela bizitza osorako, EQUO Berdeak-ek animaliak babesteko elkarte batera jotzea gomendatzen dizu, etxe-premian dauden milaka animalia dauzkatelako bertan.
Animalia exotikoei dagokienez, alderdi berdeak ohartarazten du ingurune naturalean aske uzteak eta abandonatzeak ingurumenari kalte egiten diola, eta haien erosketa mugatu egin behar dela.