- Irabazi Legazpitik presako neurriak eskatzen ditugu AHTaren ibilbiderako trenbideak egokitzearen ondorioz kaltea jasan duen Gipuzkoako tren-garraioa hobetzeko
Irabazi Legazpiren bidez mozio bat aurkeztu da udalaren hurrengo Osoko Bilkuran eztabaidaitua izan dadin, Gipuzkoan aldiriko trenek duten funtzionamendu txarra salatzeko eta funtzionamendu hori hobetu beharra erreklamatzeko.
AHTaren ibilbiderako trenbideen egokitzapena kaltea ari zaio eragiten zerbitzu horri. Atzerapenak eragiten dituzte obrek, baita aldiriko zenbait lineen desagerpena ere. “Baina zerbitzuak kentzeaz gain, ordu-aldaketak ere ez dituzte iragartzen, erabiltzaileei horrek eragiten dizkien eragozpenekin”, Irabazi Legazpi barruko EQUO Berdeak taldeko zinegotzi Alberto Bezunarteak esan duenez.
Zinegotzi berdeak salatu duenez, Tolosako, Beasaingo eta Zumarragako geltokietako zerbitzua pribatizatzen ari da kanpo-kontrata baten bidez (DELTA), “baldintza prekarioekin enpresako langileentzat eta operadora publikoetako langileei dagozkienekin alderatuta oso azpitik dauden lan-baldintzekin”.
Koalizioak nabarmendu duenez, gorabeherak gehitzen ari dira materialaren antzinatasunaren eta mantentze-lanik ezaren ondorioz. “Tolosako eta Ordiziako geralekuetako hobekuntza eta egokitzapena egin gabe dago oraindik; Alegian trenbide-pasagune bat dago ikuspenik gabeko bihurgune batean; kontrolatzaileen plantilla murrizten ari da erretiroen ondorioz eta ez da berritzen… Eta ez dago frogarik erakusten duenik ez RENFEk, ez ADIFek zerbitzuan horren eragin negatiboa duten gabezia horiek bideratzeko borondatea dutenik”, adierazi du atsekabetuta Bezunarteak.
Adierazitako arrazoiengatik, mozio bat eramango dugu Osoko Bilkuran eztabaidatzeko, eta gainerako taldeek zerbitzua hobetzeko eskaria babes dezatela espero dugu, baita pribatizazioak kentzeko eskaria ere.