Irabazi Legazpi alderditik ibilgailu elektrikoen gaineko hobariak handitzea bultzatzen dugu

  • Koalizioak bultzatuta, ibilgailu elektroen kasuan TMIZ Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotan % 100eko hobaria eskatzen duen mozioa onartu da

Legazpiko Udalak aho batez onartu duen mozio baten bitartez Ogasun Ministerioari eskatzen zaio Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen 95.6 artikulua alda dezala; artikulu horretan, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotaren hobaria mugatzen da, % 75era.

EQUO Berdeak-ek Irabazi Legazpin duen zinegotziak, Alberto Bezunartea jaunak, defendatutako ekimen honen bitartez, ibilgailu elektrikoen kasuan, kuota horren hobariak % 100era igotzea lortu nahi da.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalean, gaur egun, Legazpiko Udalak % 60ko hobaria du ezarria ibilgailu elektrikoen kasuan, eta % 40koa ibilgailu hibridoen kasuan. “Administrazio publikoek berotegi-efektuko gasen emisioak murriztera bideratutako politiken alde egin behar dute, ingurumena eta herritarrak errespetatuko dituzten politiken alde, eta kutsatzen ez duten iturrietatik sortutako energiaz gain, energia-kontsumo eraginkor eta arduratsua ere indartzen duten politiken alde. Lan-ildo horren barruan sartzen dugu neurri hau, hobarien bitartez bultzatu egingo baita gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erabilera”, adierazi du Alberto Bezunartea zinegotzi berdeak.

Barne-errekuntzako motordun ibilgailuen emisioen % 30 berotegi-efektua eragiten duten gasak dira.