Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango denez, EQUO Berdeak alderdiak berriro aldarrikatzen du hizkuntza horren irakaskuntza doakoa izatearen bidean aurrera egin behar dela.
Alderdi ekologistak neurri jakin batzuk eskatzen ditu edozein pertsonak bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta ikasteko aukera izan dezan, hainbat kausa direla medio bi hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten pertsonak errespetatuz eta erakarriz.
Ildo horretan, euskararen normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikaren arloari eskatzen zaio ikasteko erraztasun handiagoak jartzea herritarren eskura, eta, zehazki, ikasketak ordaindu ezin dituzten eta euskara ikasi nahi duten herritarrei hizkuntza hori dohainik ikasteko aukera ematea.
EQUO Berdeak alderdiak nabarmendu du euskararen eguna, ospatzeko eguna ere badela, euskarak bizi duen suspertze-prozesuarengatik, nahiz eta nahi dugun erritmoan aurrera egiten ez duen, batez ere hiztunen aktibazioari dagokionez.
Egia da ezagutzen eta menderatzen den neurri berean ez dela entzuten euskara kaleetan, euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko distantzia handia baita oraindik. Horregatik, joera hori aldatzea lortzeko, EQUO Berdeak alderdiak ahalegin eta formula berriak eskatzen dizkie erakundeei, eta, gainera, herritarrei deialdia egiten die euskara beren eguneroko bizitzan, beren familia-bizitzan, lagunen artean eta edozein gizarte-eremutan sartzeko, ahal duten neurrian. Zeregin hori erakundeek sustatu behar dute, baina euskaldunen, euskaldun berrien eta euskara ikasten ari diren ikasleen konplizitatea eta laguntza ere behar du.