Ertzaintzaren eta ingurumen-delituen aurka borrokatzeko espezializatutako gainerako kidegoen arteko koordinazioa

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediari helarazi diogu gaur, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin duela baliatuz, Ertzaintzaren eta ingurumen-delituen aurka borrokatzeko espezializatutako gainerako kidegoen arteko koordinazioaren premia.

Egiaztatu denez, kezka soziala nabaria da horrelako arau-hausteak egiteko dagoen inpunitatearen inguruan. Herritarrek ingurumen osasungarriaz gozatzeko duten eskubideak eskatzen du erakundeek nahitaez ikertu behar dituztela ingurumenaren aurkako delituak, eta EQUO Berdeak taldea osatzen dugunok uste dugu ez direla lan hori eraginkortasunez egiten ari.

Horixe jakinarazi dio Elkarrekin Podemos taldeko gure legebiltzarkide José Ramón Becerrak sailburuari: “Erakundeen arteko jardun- eta koordinazio-protokoloek huts egiten dute ingurumen-gorabehera batek larrialdi izateari uzten dion bakoitzean. Adibidez, behin isurketa amaitutakoan, pertsonatutako agenteek gorabehera erregistratu eta gertakarien lekutik alde egiten dute gorabehera horren egilea nor izan den argitzeko ikerketarekin jarraitu gabe”, Becerrak zehaztu duenez.

Bideo honetan entzun dezakezue haren azalpen adierazgarria: