- Kanpaina bat bultzatu dugu sare sozialetan egun hauetan #GreenFriday hashtag -ekin
EEBBtik Europara ekarritako BlackFridey Ostiral Beltzaren ohituraren iritsieraren aurrean, EQUO Berdeak taldetik herritarrei dei egiten die euren erosketak modu arduratsuan egin ditzaten.
Talde berdeak, kontsumo arduratsua, aldaketarako tresna eraldatzaile bezala ikuste du eta horregatik, gure pausuak trantsizio ekonomiko eta sozial batera bideratzeko…. erosketak egiterako orduan gomendio eta hausnarketa batzuk proposatzen ditu, batez ere, gehiegizko kontsumora begira egiten diren egunen aurrean.
EQUO Berdeak taldetik, kanpaina bat bultzatu du sare sozialetan egun hauetan, kontsumitzaileei ondorengo gomendioak kontutan izatea eskatuz:
– Ahal den heinean gertuen ekoizturiko produktuak kontsumitzea.
– Auzoko eta herriko dendariei laguntzea: tokiko ekonomia eta banaturiko aberastasunari mesede egiten diote eta giza harremanak hobetzen dituzte.
– Balore positiboak bultzatzen dituzten produktuak aukeratzea eta balore sexistak bultzatzen dituztenak saihestea.
– Multinazionalak, katai handiak edo eta azalera handiak sahiestea…boterea eta aberastasuna pilatu eta gehiegizko kontsumoa bultzatzen dute.
– Produktuak eskuratzearen beharraz hausnartu.
– Produktuaren ekoizpen prozesuaren inguruko hausnarketa egitea (fabrikatzailea, ekoizten den tokia, lan eskubideak, lehengaiak, garraioa, hondakinak, etab.) eta ikuspegi ekonomiko, sozial eta ingurumenekotik alternatiba jasangarriagoak aurkitzea.
Guzti honekin, EQUO Berdeak taldeak BlackFriday GreenFridayra pasatzeko gonbita egiten du, produktuak modu jasangarrian eskuratuz eta premisa bat kontutan izanik; gutxiago kontsumitzea hobeto bizitzea da.