Legebiltzarrean hainbat agerraldi egin dira –Arartekoarena, Fiskaltzaren ordezkari batena eta Eguzkiko kide batena– ingurumenari lotutako arau-hausteei eta delituei dagokienez. José Ramón Becerrak hitz egin du eta azpimarratu du delitu asko ez zigortzeaz gain, beste asko ikertu ere ez direla egiten. Arrazoiak: baliabiderik eza, nork –zer administraziok– eta nola jardun behar duen adierazten duen protokolorik eza, eta batez ere kontzientziarik eta erakunde-borondaterik eza.
Becerrak ordenazio eta hierarkizaziorako protokolo “argi” bat erreklamatu du, administrazioen ingurumenaren aurkako delitu eta faltetan jardun dezaten. “Erakunde batek ez badu esku hartzen, zuzenean mendean duenak egin dezala, baina kaltea zigorrik gabe ez dadila geratu”.
Arartekoak berak Batzordean hitz egin duenean onartu du Equo Berdeak salatzen eta deitoratzen ari dena: “nahiko merke ateratzen da euskal lurzoruan kutsatzea”. Manuel Lezertuak emandako datuen arabera, 2016an 160 isurketa salatu ziren eta horietatik 37k bakarrik jaso zuten zehapena.
“Pertsonek ingurumen egokirako eskubidea dute, eta erakundeek hori zaintzeko betebeharra dute. Ez dira betetzen ez bata ezta bestea ere. Gizartearen ingurumenarekiko sentsibilitatea edo kontzientzia ez dira islatzen ez administrazioetan ezta justizian ere ez”, adierazi du Becerrak, eta berriro baliabide gehiago eskatu ditu administrazio- eta zigor-arlotik jardun ahal izateko. “Ez ditu ez Administrazioak ezta Ertzaintzak ere ez”.