Lemoizen piszifaktoria bat egiteak inpaktu negatiboa izan dezakeela kostaldeko ekonomian eta kostaldeko ekosistemetan

EQUO Berdeak alderdiak bere kezka adierazi du Lemoizen piszifaktoria bat egiteak (proiektu hori iragarri du Arantxa Tapia sailburuak) kostaldeko ekonomian eta kostaldeko ekosistemetan izan dezakeen eraginari buruz.

Alderdi berdeak uste du neurri horrekin, lanpostuak sortzen badira ere, ez direla konponduko euskal arrantza-sektorearen arazoak, eta horretarako artisau-arrantzaren, baxurako arrantzaren eta ingurumena errespetatzen duen arrantzaren alde egin behar dela, gehiegizko arrantzak eta itsasoen agortzeak mehatxatzen dituen espezien biziraupena bermatzeko.

Tapiaren azalpenen arabera, erabiltzen ez den zentral nuklearraren instalazioek mihi-arraina, erreboiloa edo izokina produzitzeko baliatu ahalko den piszifaktoria bat hartuko dute. EQUO Berdeak alderdiak proiektuaren xehetasun gehiago jakin nahi ditu, baita etorkizuneko parke akuikola horretan hazitako espeziei emango zaien tratamendua eta elikadura nolakoa izango den ere, ingurumen-inpaktua ere ebaluatu ahal izateko. Jakina da instalazio horiek antibiotiko eta pestiziden kantitate handiak erabiltzen dituztela beren produkzioan, eta medikamendu horiek itsasoko uretera iristen dira azkenean eta itsas hondoak aldatzen dituzte.

EQUO Berdeak alderdiak, aldiz, txalotzen du Eusko Jaurlaritzak erabiltzen ez den zentralean ziklo konbinatuko planta bat edo ingurunearekiko errespetugabeak diren beste instalazio batzuk jartzeari buruz hartutako erabakia, baina ahalegin eta ikerketarako baliabide gehiago eskatzen dizkio Jaurlaritzari, eta energia garbi eta berriztagarrietan oinarrituko ekonomia bat bultza dezala.