Becerra: politika industrialaren puntu ahula arazoak dituzten enpresei ematen zaien arreta eta erantzuna da

Arantza Tapia sailburuak krisian dauden euskal enpresen egoera eta Eusko Jaurlaritzak arazoa konpontzeko hartutako neurriak azaltzeko batzordean egin duen agerraldiaren ondoren, EQUO Berdeak taldeak Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkideak adierazi du arazoak dituzten enpresekiko arreta eta erantzuna direla, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren puntu ahula. “Lehendik ere esan dugu, ez dakite zer egin enpresa horiekin”.

Horren froga da Eusko Jaurlaritzak orain arte gai horri buruzko informazioa emateari uko egin izana. José Ramón Becerrak udan Elkarrekin Podemosen bitartez eskatu zuen, arrakastarik gabe, Lehendakariak zioenez Eusko Jaurlaritza arreta ematen ari zen krisian zeuden 36 enpresei buruzko informazioa. “Txosten horiek ezkutatzeko arrazoia zen ez zutela agerian utzi nahi ez zeukatela erantzun argirik enpresentzat”, azpimarratu du Becerrak.

Legebiltzarkide berdeak zailtasunetan dauden eta Jaurlaritzara jotzen duten enpresekin jarraitzen diren prozedurei buruzko azalpenak eskatu ditu: norekin biltzen diren, zer txosten egiten dituzten, zer erabaki hartzen dituzten, nork eta non hartzen dituzten erabaki horiek, eta hartutako neurrien benetako eraginkortasuna zein den.

Becerrak Jaurlaritzari eskatu dio zuzendaritza-taldeez gain langileekin ere bildu dadila. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren titularrari eskatu dio keinu gehiago egin ditzala enpresek ikus dezaten ‘dena ez dela zilegi’. “Onartu duen bezala, langileak soluzioaren zati dira. Askotan zuzendaritza-taldeek, akziodunek edo enpresa-taldeek baino konpromiso handiagoa azaltzen dute krisian dauden enpresentzat irtenbideak bilatzeko garaian”, adierazi du Becerrak.

Hemen ikus daitezke legebiltzarreko batzordean izan dituen bi mintzaldiak: