Hiri barneko autobusen maiztasuna murriztu izana salatu dugu Debagoienan

      • Koalizioak Debagoieneko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana garatzea nahi du

Ezker Anitza-IUk eta EQUO Berdeak taldeak osatzen duten koalizioak salatu du Debagoieneko hiri barneko autobusen zerbitzuetan ordutegi berriak ezarri direla Foru Aldundiak inposatuta, baina gastu-murrizketan soilik oinarritu direla hori egiteko, eta oinarrizko eskubide sozial bat murriztu dela. Irabaziren ustez, maiztasuna murriztu izanak “are gehiago urruntzen gaitu, gizarte garen aldetik, guztiok behar dugun hiri-mugikortasun jasangarriaren eredutik”, adierazi du Rafa Bernal koalizioaren zinegotziak.

Koalizioak adierazi duenez, ezarritako neurriak auto partikularra erabiltzea bultzatzen du eta horrek herritarren bizi-kalitatean galera dakar, energia alferrik xahutzea eta airearen kutsadura eta zarata-mailak areagotzea.

IRABAZIk gogorarazi du Administrazioen egitekoa funtsezkoa dela hiri-mugikortasun jasangarriaren eredurantz aldatzeko trantsizioa indartzeko garaian. Horregatik, Debagoieneko udalei inplikazio eta koordinazio handiagoa eskatu die.

Konponbidea ematearren, IRABAZIk Debagoiena osorako Hiri Mugirkotasun Jasangarriaren Plana garatu nahi du, bizi-kalitatea hobetzeko, hirigune osasungarriagoak sortzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko. “Mugikortasun-ohiturak aldatzea gu guztiok banaka hartu behar ditugun erabakietan oinarritzen denez, Plana garatzeko herritarren partaidetza ezinbestekoa izango da hasiera-hasieratik”, esan du, amaitzeko, Bernalek.