Industria plana, Jaurlaritza noraezean

Eusko Jaurlaritzaren Industrializazio Plana batzordean aurkeztu eta gero, José Ramón Becerra legebiltzarkideak Elkarrekin Podemosen balioespena eman du aditzera. Argi eta garbi geratu da Gobernuak ez duela erantzunik egungo arazoetarako. Euskal industria tradizionala ez da jada lehiakorra, eta Planak ez dakar krisiaren eraginez zailtasunetan dauden sektoreetara egokitzeko moduko konponbiderik. Teknologia-maila handiko enpresak bultzatzeko plana da, eta enpresa horiek % 5 baino ez dira. Aldiz, teknologia-maila txikiagoko produkzio-sektoreetako enpresei laguntzeko ekintza-estrategia argirik ez dago, sektore horiek industria-sarearen % 70 eta lehiakortasun txikiagokoak izanik. Proiektu berriak ez dira gauza enpresa-itxierek egindako zuloa betetzeko, eta, horrenbestez, Euskadin industria garrantzia galtzen ari da, 6 aldiz erritmo handiagoan Europar Batasuneko eta Espainiako batezbestekoa baino. José Ramón Becerra gure legebiltzarkideak bere agerraldian egindako gogoeta horiek eta beste batzuk honako bideo honetan dituzu entzungai: