- Ostiral honetako Kontroleko Osoko Bilkuran Jaurlaritzari galdetu diogu “zer egingo duen, gaur La Navalentzat atzerako kontaketa hasten baita”
Legebiltzarkide eta EQUOko kide José Ramón Becerrak, ostiral honetan aurkeztu den “ontziolaren konkurtsoan bere gobernuaren zeregina eta estrategia” zein izango diren galdetu dio Lehendakariari.
Becerrak Urkulluri gogorarazi dio “La Navalen egoera 2014az geroztik ezagutzen zutela” eta aurpegiratu dio 2.000 laguni lana ematen dien empresa baten arazoak “saihestu” egin dituela.
Proposamen moduan, legebiltzar taldeko ordezkariak, LaNaval“porrothonetatik jarraipen-itxaropenen batekin ateratzeko” Jaurlaritzak ezarri beharko lituzkeen hainbat jardun planteatu ditu. Adibidez “finantzaketa berria lortzea, inbertitzaile berriak bilatzea eta egungo lan-enkarguei eustea”, eta hori lortzen da, Becerrak esan duenez, “tartean dauden agente guztiek parte hartuko duten Lan Mahaibat gidatuz, etor daitezkeen inbertitzaile horiei denok La Navalen alde bat egiten dugula erakusteko”.
Era berean, Becerrak Jaurlaritzari eskatu dio “administrazio konkurtsalarekin lan egin dezala ontziolaren Bideragarritasun Plana garatzeko; armadoreei euren ontziak Sestaon eraikiko direla bermatzea; eta enpresaren aktiboak erosteko eskaintza bat aurkez dezala, ontziolan eta jarduera industrialean sinestendutela frogatzeko”.
Konpromiso horiek ez badira hartzen, Becerrak adierazi du La Navalen “itxiera eta likidazioa” gertatuko dela. Ildo horretan, Becerrak Jaurlaritzari eskatu dio “Europako araudia aitzakiatzat ez dezala erabili, prozesu honetan parte har dezakeelako, eta gutxienezeresaiadadila”, zereneta bestela, “Ezkerraldeak, bere garaian bere sakrifizioarekin Bizkaiko industria altxa zuenak eta gaur egun ezagutzen dugun oparotasunean asko lagundu zuenak, pentsatuko luke herri honetako klase politikoa, berriz ere, ez dagoela euren mailan”.