- Halaber, EQUOk Unidos Podemos Parlamentu Talde Konfederalean duen diputatu Rosa Martínez Kongresuari informazioa eskatu dio Forondako aireportu-esparruan dagoen lurzoru urbanizagarriaren guztizko azaleraren inguruan
EQUOk Unidos Podemos Parlamentu Talde Konfederalean duen diputatu Rosa Martínezek hainbat galdera aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan industria-jarduera berriak sustatzen dituzten sozietateek VIAPen ezartzeko interesa azaldu ote duten jakiteko.
Aireportu-esparruan uholdeak saihesteko asmoarekin Zaia ibaian dike polemikoa noiz altxatuko zain gaudelarik, Foronda inguruan aeronautika-sektoreari lotutako industria- eta logistika-jardueretarako poligonoa eraikitzeko proiektuak aurrera jarraitzen du, Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez.
Horregatik, diputatu ekologistak jakin nahi du sustatzaileen aldetik bertan jarduteko eskaerarik edo jarduerarik jaso ote duten, zenbat izan diren, eta ekimen horietako bat bertan behera geratu behar izan ote den behar adinako tokirik ez zegoelako.
Informazioa eskatu du, halaber, Forondan erabilgarri dagoen industria- eta logistika-lurzoruaren inguruan, eta zehazki, lurzoru urbanizagarriaren guztizko azaleraren inguruan. Eta azkenik galdetu du AENAk aireportu-esparruaren barruan eraikitako naberik edo pabiloirik ba ote duen, eta hutsik eta jarduera berrietarako erabilgarri ote dauden.