Lurzoru kutsatuen tratamendurako arloa indartzeko eskatzen dugu

EQUO Berdeak alderdiaren ustez Eusko Jaurlaritzak ez dio behar den arreta eskaintzen Euskadin dauden lurzoru kutsatuen arazoari. 2007an inbentariatutako ustez kutsatutako lurzoruen kopurua 500etik gorakoa zen. Duela 25 urte euskal autonomia-erkidegoa eredu bazen ere, orain lidergo politikoa desagertu egin da.

Eusko Jaurlaritza gai horretan erlaxatu egin den arren, lurzoruen kutsadurak lehen mailako arazo sozial eta ingurumen-arazo izaten jarraitzen du, eta horri aurre egin behar zaio. “Euskadin kutsatutako lurretan amiantoa, disolbatzaile klorodunak, metal astunak eta abar ditugu, eta substantzia horiek guztiak arriskutsuak, hilgarriak, kantzerigenoak dira”, adierazi du José Ramón Becerrak Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuran.

Horregatik alderdi popularrak legea garatzeko egin duen proposamenarekin bat egin du Becerrak, eta errefortzu bat eskatu du 2018ko ekitaldian arlo horrek baliabide material eta ekonomikoak eta giza baliabideak izan ditzan. “Lurzoruaren poluzioak akuiferoak eta ibaiak, edateko uraren erreserbak edota haurren jolas-parkeak kutsa ditzake. Hiriguneetan aurri industrialak daude, eta horrek nekazaritzaguneak edo naturaguneak bizitegi-erabileretarako okupatzea dakar. Guztiz ezinbestekoa da gure Jaurlaritzaren desbideratzeari lema-kolpe bat ematea lurzoru kutsatuen alorrean”, esan du, amaitzeko, Becerrak.