- Portuei buruzko Legeak ez du diagnostikatzeko eta portuguneak egokitzeko mekanismorik aurreikusten, klima-aldaketak euskal kostaldeari eragiten dion inpaktuaren aurrean
- Arauak kudeaketa pribaturako atea zabalik uzten du, eta gure ustez titulartasunak publikoa behar du
EQUO Berdeak alderdiaren ustez, Euskadiko Portu eta Itsas Garraioei buruzko Legearen proiektuak aintzat hartu behar ditu euskal portuak klima-aldaketara egokitzeko neurriak. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak lege-proiektua aurkezteko egin duen agerraldian, José Ramón Becerra legebiltzarkideak eskatu du araudian diagnostikatzeko eta portuguneak egokitzeko mekanismoak biltzeko, klima-aldaketak euskal kostaldeari eragiten dion inpaktuaren aurrean.
Alderdi ekologistaren ustez, portuek kostaldeko ekonomien garapenerako tresna izan behar dute. Lege berriak, ordea, Udalei galarazi egiten die portugunean ezarritako ekonomia-jardueren gaineko tributuak kobratzea. “Praktikan horrek esan nahi du kostaldeko udalerriek portuko ekonomia-jarduerak berekin dakartzan morrontza eta molestiak jasan beharko dituztela, eta gainera jarduera horrek sorrarazten duen aberastasunetik etekinik atera gabe”, kritikatu du Becerrak.
EQUO Berdeak alderdiak Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkideak eskatu du portuen titulartasunak eta kudeaketak publiko izaten jarraitu behar dutela, eta salatu du Legeak kudeaketa pribaturako atea zabalik uzten duela. ““KAIAK” erakunde publiko berriak zuzenbide pribatuaren eraginpean jarriko du hirugarrenekiko harremana bere jarduera garatzeko, hau da, langileak kontratatzeko eta obra eta kontratuak lizitatzeko. Hain zuzen ere, jarduera horiek dira klientelismoa eta ustelkeria oztopatzeko gehien ikuskatu behar direnak”, azpimarratu du.
Becerrak salatu du, halaber, Legeak aukera ematen duela euskal portu guztiei lotutako logistika-azpiegiturak eraikitzeko. Ingurumen-inpaktuak murrizteko eskatu du, batetik, portuko jardueren eraginez itsasora egindako isurketen kontrola areagotzeko, eta, bestetik, portuak zabaltzearekin zerikusia duten betegarri-lanetarako administrazio-eskakizunak ezartzeko.