- Erabakiak gainerako zentral nuklearren indarraldia luzatzeari buruzko debatearen etorkizuna baldintzatzen duela uste du Juantxo López de Uralde kobozeramaile eta diputatuak
EQUO Berdeak pozik dago Gobernu zentralak Garoñako zentral nuklearra ustiatzeko baimena berritzeko eskaerari ezezkoa emateko hartu duen erabakiarengatik, horixe iragarri baitu gaur goizean Energiako ministro Alvaro Nadal jaunak.
Alderdi ekologistari pozgarria iruditzen zaio Gobernuak azkenean herritarren, kolektibo sozialen eta Kongresua osatzen duten alderdi gehienen aldarriari kasu egin izana, guztiek ere behin eta berriz eskatu baitute instalazio hori desegitea. “Horixe da espero genuen albistea. Inork ez zukeen aurkako erabakirik ulertuko, eta gizarteak berak ere zukeen onartuko. Ezinbestean itxi dute Garoña. Irekita mantentzea arriskua zen pertsonentzat eta ingurumenarentzat. Ez ziren eskatutako baldintzak betetzen”, Juantxo López de Uraldek adierazi duenez, erabakia mugimendu antinuklearraren arrakasta handia izan dela aipatuz.
Alderdi ekologistak azpimarratu du parke nuklearraren itxiera progresiboa lortzeko lanean jarraituko duela −Nadalek parkea operatibo mantendu nahi duela adierazi baitu−, baita energia garbi eta berriztagarriak sustatzearen aldeko bultzada tinko eta irmoa garatzeko lanean jarraituko duela ere. “Zentral nuklearren itxiera progresiboa lortzeko lanean ari gara EQUOn. Gainerako zentralen indarraldiaren luzamenduari buruzko debatearen etorkizuna baldintzatzen du Garoñaren inguruko erabakiak”, EQUOko kobozeramaileak ohartarazi duenez.