Euskadiko Zinegotzi Berdeetako Sarea: lorpenak

Udako atsedenaldiarekin batera gure udaletako jarduera amaitzen ari den honetan, balantzea egiteko unea iritsi da. Zer lortu dute gure zinegotziek? Uste genuena baino askoz ere gehiago, nola hiriburuetan hala udalerri txikiagoetan. Guretzat benetan harro sentitzeko modukoak diren lorpen batzuk nabarmenduko ditugu jarraian

 

 

 

 

 

 

 

  • ESKORIATZAN kontratazio berdea ezarri dute, Rafa Bernal gure zinegotziaren ahaleginari esker.
  • Tokiko Agenda 21 berreskuratzeko lanean, Eskoriatzan  ingurumen eta iraunkortasun plana bultzatzeko.

 

  • Aurrekontuetan LGTBI politikak bultzatzeko partida berezi bat sartzea lortu ondoren, Gasteizko LGTBI errealitateari buruzko diagnostikoa egitea onartu da, eta LGTBIfobiaren aurkako politika publikoei buruzko mahai-inguru bat garatu da. LGTBI herritarrek espazio publikoan, hezkuntzan, lan-eremuan, osasunean eta aisian bizi dituzten errealitateei buruzko galdesorta egiten ari da jada, ikuspegi feminista eta intersekzional batetik.
  •  Oscar Fernández Gasteizko gure zinegotziaren ekimenari jarraikiz, taxiaren ordenantzan publizitate sexistaren debekua sartzea lortu dugu, baita debekua ez betetzeagatiko zigorrak sartzea ere.
  • Emakumeen kirolari bultzada eman diogu azterlan aitzindari bat eginez, dagoeneko prentsan argitaratu eta zabaldu dena; horren arabera, Gasteizko 10.800 emakumek kirola egiteko oztopoak dituzte.
  • Aurrera atera dugu enpresa elektrikoentzako jabari publikoaren okupazio-tasa aztertzeko mozioa.
  • Eta kontratazio berde arduratsuaren tasa ere onartu da.
  • Kontratu txikietarako gardentasun handiagoa eskatu dugu, eta udalbatza osoak proposamena babestu du.