Eusko Jaurlaritza energia fosilak ustiatzearekin tematuta dagoela salatu dugu

 

  • Euskadik 30 urtez Errioxan aurkitutako poltsa baten ustiapenean izango duen partaidetza, gainera, Konstituzioaren 45. artikuluarekin talka egiten duen erabakia da, artikulu horretan ezartzen denez herritarrek ingurumen osasungarrirako eskubidea baitute, eta botere publikoek, aldiz, ingurumena babesteko betebeharra

  • Alderdi ekologistak ahalegin handiagoak eskatzen ditu, betiere ahalegin horiek ikerketara eta energia garbi eta berriztagarrietan oinarritutako ekonomia bat bultzatzera bideratuta

EQUO Berdeak taldearen ustez, pena da Eusko Jaurlaritza tematuta egotea energia fosilak esploratzen eta ustiatzen jarraitzearekin, horren ordez ahalegin handiagoak bideratu beharrean ikerketara eta energia garbi eta berriztagarrietan oinarritutako ekonomia bat bultzatzera.

Azkenean iragarri denez, Euskadik partaidetza izango du Shesa Hidrokarburoen Sozietatearen bidez datozen 30 urteetan Viurako (Errioxa) hobian dagoen gas-poltsa batean bildutako 3.000 miloi metro kubikoak ustiatzeaz arduratuko den partzuergoan, eta erabaki hori Parisko akordioen aurkakoa dela salatu du alderdi ekologistak. “Erregai fosilen ustiapena eta ekoizpena alde batera uzten hasi behar dugu. Eusko Jaurlaritzak lau haizetara zabaltzen du eredu energetiko berri baterantz doala, baina hidrokarburoekin tematuta jarraitzen du. Horrela oso zaila izango zaigu lortzea tenperaturen gorakada betiere bi gradu zentigradoren nahiko azpitik egotea”, adierazi du EQUO Berdeak taldeko kobozeramaile Erika Martinezek.

SHESAk % 37,6ko partaidetza izango du proiektu horretan, eta “onura handiak izango ditu” guztiontzat, sozietateko zuzendari Luis Muñozen hitzetan. EQUO Berdeak taldearen ustez, diru publikoaren kudeaketa zuzen bat ez da soilik errentagarritasun ekonomikoko parametro batetik neurtu behar, eta pertsonen ongizatea gehitzeko eta bermatzeko ere lagungarri izan behar du. Erregai fosilen erabilerak erabat aurkako jokalekura garamatza, bizi-kalitate okerragoa eragiten du, kutsadura handiagoa, eta, horrenbestez, gaixotasunen tasa handiagoa. “Aldarrikatzen den ustezko errentagarritasun ekonomiko hori, ezertan geratzen da kutsadurak eragindako gaixotasunen aurka borrokatzeko tratamendu sanitarioetatik eratorritako gastuaren ondorioz, ezertan geratzen da ingurumena leheneratzeko neurrien gastuarengatik eta energia fosilen erabilerak sortutako kutsaduraren aurkako borrokak eragiten duen gastuarengatik”, nabarmendu du Martínezek.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia, gainera, Konstituzioaren 45. artikuluarekin talka egiten duen erabakia da, artikulu horretan ezartzen denez herritarrek ingurumen osasungarrirako eskubidea baitute, eta botere publikoek, aldiz, ingurumena babesteko eta zaintzeko betebeharra.