Periodico Bilbaotik animalienganako tratu txarren apologia egitea kritikatu dugu

  • EH Bilduk, UdalBerrik eta Goazenek Periodico Bilbaotik animalienganako tratu txarren apologia egitea kritikatu dute
  • Zezenketei lekua egingo zaie beste urte batez diru publikoz ordaindutako komunikabide batean, nahiz eta egunkariko langile askok ere erabakia salatu

EH Bildu, UdalBerri-Bilbao en Común eta Goazen Bilbao udal taldeek beste urte batez Periodico Bilbao egunkarian Aste Nagusian egiten diren zezenketen inguruko artikuluak argitaratzea salatu dute. Hiru taldeek salatu dute nola, diru publikoz finantzatzen den komunikabide batean, animalien kontrako tratu txarren apologia egiten den nahiz eta langile askok hori salatu ere.

EAJk eta PSEk osatutako gobernuak behin eta berriz aipatzen du zezenketek Bilboko jaietan daukaten garrantzia. Hala ere, beraiek otsailean argitaratutako txosten ekonomikoan argi geratu zen ekitaldi horrek daukan garrantzi eta oihartzun eza hirian. Txosten horrek argi utzi zuen herritarrei zezenketek ez zaizkiela interesatzen eta asko minduta sentitzen direla. Hori nahiko izan beharko litzateke horrelako artiukulurik eta kronikarik ez argitaratzeko.

Carmen Muñoz, UdalBerriko bozeramaileak, ere salatu du diru publikoz finantzatutako medio batek horrelako mezuak zabaltzea. “Alderdi batzuek zezenketak sustatzen ari diren arren, gero eta jende gutxiagok onartzen ditu gure hirian. Argi geratu da egindako inkestetan. Estatuan, esaterako, %30etik %19ra jaitsi da babesa azken hiru urteetan eta 16 eta 24 urteko gazteen %84k ez ditu onartzen zezenketak”.