Zer plan ditu Gobernu zentralak Arasur-eko terminal logistiko berrirako?

Gure kobozeramaile eta Unidos Podemoseko diputatu Rosa Martínezek hainbat galdera erregistratu ditu Arasur-eko plataforman eraikitako Terminal Logistiko Ferroportuario berriari buruzko informazioa eguneratzeko.

2015ean, Portu Agintaritzaren, Arabako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren akordio baten indarrez, erabaki zen terminal berri bat eraikitzea Arabako hegoaldean, 10 kilometro eskasera 2017an beste terminal logistiko ferroportuario bat, Pancorboko “El Prado” Industria Poligonokoa, operatibo egongo den arren. Bilboko Portuak trenbide-garraioa bultzatzeko eta sare logistikoekin dauden konexioak zabaltzeko ezarrita duen estrategiaren barruan, Portu Agintaritzak 2011. urtean lursail batzuk erosi zituen Pancorbon. Epe laburrean funtzionamenduan egongo dira 10 kilometroko distantziara dauden eta oso antzekoak diren bi azpiegitura.

Egoera horren aurrean, Gobernuari galdetzen zaio elkarrengandik hain hurbil dauden bi terminal logistiko ferroportuario eraikitzea justifikatzen duten arrazoiak zeintzuk diren, eta hain antzekoak diren bi proiektutan aldi berean inbertitzeko erabakia abalatzen duten azterlanak, txostenak edo kalkuluak zeintzuk diren.  “Jakin nahi dugu zeintzuk diren terminal bakoitzari bestea existitzeak bideragarritasunari eta errentagarritasunari eragiten dizkion afektazioak, eta Gobernuak planen bat egin ote duen trenen espezializazio eta/edo banaketarako, bi azpiegiturak jasangarriak izan daitezen”, adierazi du Martínezek.

Diputatuak erregistratu duen galdera berean honako gai hauei buruzko informazioa eskatzen da:

–           Noiz hasiko dira zirkulatzen lehenengo trenak plataforma horietan?

–           Nola baloratzen du gobernuak, gastuari eusteko eta inbertsio publikoa murrizteko ziklo honetan, Portuko Agintaritzak inbertsioa bikoizteko hartu duen erabakia?

–           Zein dira Portuko Agintaritzak proiektu bakoitzean eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean inbertitu dituen kopuruak, erabakia hartu zenetik?

–           Nola integratzen da bi terminalen bideragarritasun- eta ustiapen-plana Trenbidearen Hego Saihesbidearen proiektuarekin?

–           Pancorboko terminalari dagokionez, norenak ziren 2011n “El Prado” Poligonoan erosi ziren lurrak? Zein izan zen erosketaren azken zenbatekoa?