Barakaldoko bizilagunen salaketen ondorioz, ezkerreko koalizioak Ramon Rubial Lorategi Botanikoaren urmaelaren “utzikeria” ikusita galderak egin dizkio udal gobernuari, hark duen “kolore berdea eta platikoen pilaketa izugarria” azaldu dezan. Irabazik EAJri urmaelaren mantentze-lanen inguruko xehetasunak azaltzeko eskatu dio eta bere egoera konpontzeko neurririk hartuko duen.
Hainbat bizilagunek Ramon Rubial Lorategi Botanikoaren urmaelaren “utzikeria” salatzearen ondorioz, Irabazik hainbat galdera egin dizkio udal gobernuari, honen inguruko azalpenak eman ditzan. Ezker Anitza-IU, EQUO-BERDEAK eta Independenteez osatutako koalizioak urmaelaren kolore berdeagatik eta plastikoen pilaketa “izugarriagatik” galdetu dio EAJri.
Irabazik mantentze-lanen inguruko xehetasunak eman ditzala eta bere egoera konpontzeko neurririk hartuko duen itaundu dio gobernu taldeari.
Ezkerreko koalizioak plastiko pilaketaren zergatia eta urari kolore berde hori ematen dioten alga kopuruaren ugaritzearen arrazoia azaltzeko eskatu dio EAJri. Horrez gain, urmaelaren mantentze-lanen inguruko xehetasunak emateko eskatu dio eta bere egoera konpontzeko neurririk hartuko duen.