Rosa Martínezek Gobernuari galdetu dio zer irizpide erabiliko dituen Bilboko lurperatzeari “hirigintza-aprobetxamendurik handiena” emateko

  • Martínezek galdetu du, halaber, Bilboko Udalak zer funtzio izango duen proiektuaren diseinuan, hau da, erabilerak eta eraikigarritasuna proposatzeko aukera izango ote duen HAPO berraztertzeko irekitako herritarren parte-hartzerako prozesuaren arabera

Rosa Martínez Ekarrekin Podemos -En Comú Podem-En Marea alderdiko Bizkaiko diputatuak eta EQUOko kobozeramaileak galdera bat erregistratu du Kongresuan, Bilbotik pasatzean abiadura handiko trena lurperatzeari dagokionez.

Martínezek galdetu du Mariano Rajoyren Gobernuak zer irizpide darabiltzan eremuari “hirigintza-aprobetxamendurik onena emateko”, Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak akordioa lortu ondoren Iñigo de la Serna ministroak esandakoa gogora ekarriz. “Ministroak behin eta berriz adierazi zuen eremuari ‘hirigintza-aprobetxamendurik handiena’ eman behar zaiola, baina lurperatze-proiektuarekin liberatuko diren 90.000 metro karratuen aprobetxamendua balioesteko zer irizpide erabiliko diren zehaztu gabe. Horregatik jakin nahi dugu Gobernuak ‘hirigintza-aprobetxamendurik handiena’ esaten duenean zer esan nahi duen, eta darabiltzan irizpideen artean gainbalio sozialak ba ote dauden, edo bestela, higiezinen eraikuntzatik eratorritako gainbalio ekonomikoez soilik ari diren”, zehaztu du Rosa Martínezek.

Liberatutako lursail horietarako Gobernuak zer erabilera proposatuko dituen ere galdetu du, baita Bilboko Udalak proiektuaren diseinuan izango duen zereginaz ere. Ildo horretan, Martínezek galdetu du Bilboko Udalak zer funtzio izango duen proiektuaren diseinuan, hau da, erabilerak eta eraikigarritasuna proposatzeko aukera izango ote duen HAPO berraztertzeko irekitako herritarren parte-hartzerako prozesuaren arabera.

Azkenik, azterlana eta proiektua lehiaketara iragartzeko Gobernuak aurreikusi dituen epeez eta baldintzez galdetu du.