-
EQUO Euskadi alderdi ekologistak izena aldatu du, eta hemendik aurrera EQUO Berdeak izango da.
EQUO Euskadi alderdi ekologistak atzean utziko du azken bost urteetan erabilitako izen hori, eta hemendik aurrera EQUO Berdeak izango da.
Joan den maiatzaren 20an Barakaldon egindako II. Batzar Nagusian, militanteen gehiengo zabal batek erabaki zuen Euskadin EQUO markari Berdeak eranstea. Hala, hemendik aurrera alderdi berdeak EQUO Berdeak izena erabiliko du, toponimoarekin batera zihoan aurreko izenaren ordez.
Alderdiko kide gehienen ahotan entzun zitekeen nahi bati erantzutera dator aldaketa. Izan ere, EQUOk Euskadin ordezkatu nahi dituen bi kontzeptuak Berdeak izen bakarrean primeran uztartzen direla uste dute. Eremu politikoan, ekologismo politikoaren erreferentzia berdea izaten jarraitu nahi du alderdiak –“EQUOn berdeak gara, eta horregatik Berdeak izena eraman behar dugu”, eta aldi berean, euskara erabiliz, erakundearen jarduera Euskadin kokatu nahi da.
Inpaktua positiboa izango da, erakundeak bultzatzen dituen politika berdeak (Berdeak) eta berdintasun-politikak (EQUO) marka berriarekin zuzenean lotuko direlako. Izan ere, izen berriari esker, balio horiek oso eroso adierazten eta jasotzen dira.
Gainera, 1992an sortutako Berdeak-Los Verdes Euskadiko alderdi ekologistaren marka berreskuratuko da horrela. 1995etik 2011ra bitarte, Los Verdes estatu-konfederazioa osatu zuen eskualde-eremuko beste hainbat alderdirekin batera, eta 2011n, mugimendu horiek guztiak EQUO estatu-eremuko alderdian bildu ziren.
Elebitasun aktibo baten promozioa eta sustapena aldarrikatzeko eta praktikatzeko modu bat ere bada.
Aldaketa horren berri emateko helburuarekin, datozen egunetan EQUO Berdeak alderdiak sustapen-kanpaina bat garatuko du sare sozialetan (Twitter, Facebook…).