Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrako (HAPO) 8 proposamen feminista
- Gune misto polifuntzionalak sortzea: usadioak eta jendea nahastea, eta berdeguneak eta ekipamendu polifuntzionalaz hornituta eta aniztasun funtzionaletara egokituta dauden eta ordutegi zabala, ikusgaitasuna eta argiztapen egokia duten eremu sabaidunak konbinatzea.
- Eremu jakin batzuk oinezkoentzat egitea: jendea biltzen den lekuak hautatzea eta egoteko eta bizitzeko leku egokiago bihurtzea.
- Pertsona guztientzako espaloiak eta atariak eraikitzea: pertsona guztien mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatzea: eskailera zabalak, haurren orgatxoak uzteko tokia duten atariak, igogailuak edo arrapala mekanikoak.
- Etxebizitza sentikorrak diseinatzea: mendekotasun-egoeretarako eta/edo mugikortasun urria duten pertsonentzako hornituak; askotariko premietan pentsatuta egindako lankidetza-etxebizitzak.
- Emakumeek eta emakumeentzat sortutako topaguneak sustatzea: Emakume Etxeak eta Ahalduntze Eskolak; diziplina anitzeko erabilera mistoak eskainiko dira, eta zaharkituta dauden eraikin publikoak baliatu eta mugimendu asoziatibo feministarekin batera kudeatuko dira.
- Emakumeentzako ekipamenduak ziurtatzea: haien premien arabera egokituak, irisgarritasuna ziurtatzen dutenak, adin desberdinekiko sentikorrak eta emakumeen aukerekin bat datozen ordutegiak dituztenak.
- Kalea gurea da, emakume guztiona eta ordu guztietan: autonomiarekin eta mugitzeko askatasunarekin egoteko eta ibiltzeko aukera zainduko duen hiri-politika bat ezartzea.
- Hiri feministak, askotarikoak eta elkarren mendekoak: Bilbo hiri feminista bihurtzea, bizitza ardatz izango duena, kalteberatasuna eta elkarren mendekotasuna pertsona guztien ezaugarritzat eta aniztasunak gure hiria aberasten duten balio positibotzat hartuko dituena, eta eskubide- eta aukera-berdintasuna eskainiko duten guneak ziurtatuko dituena.