EQUOk arbuiatu egiten ditu EAJk atzo Donostiako egoitzan eta egun batzuk legenago beste udalerri batzuetako egoitzetan jasan zituen erasoak

  • Alderdi ekologistak berriz agertu du erraustegiaren aurkako iritzia, baina ohartarazi du iritzi hori ezin dela indarkeriaren, sabotajeen edo larderiaren bidez defendatu, aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta baizik.

EQUO alderdi ekologistak arbuiatu eta deitoratu egiten ditu astelehenean gazte talde batek Gipuzko Buru Batzarrak Donostian duen egoitzan egindako erasoa (zaborra bota, eta erraustegiaren eraikuntzaren aurkako pintadak egin zituzten eraso horretan).

Alderdi berdeak berriz agertu du Zubietako erraustegiaren aurkako iritzia, eta adierazi du proiektu horrek Gipuzkoako gizartearen arbuio-adierazpen eta mobilizazio ugari eragin dituela, baina ohartarazi du, halaber, iritzi hori ezin dela indarkeriaren bidez defendatu, aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta baizik.

EQUO Euskadiren ustez, eraso horien bidez nahasi –eta saboteatu– egiten dira herritarren protesta-mugimendu legitimo eta baketsuaren helburuak eta jarduera. Izan ere, herri-mugimendu hori ez dator bat adierazitako eraso deitoragarri horren egileek erabilitako metodoekin.

EQUOk iraganera eramaten gaituzten eta ezertarako balio izan ez duten indarkeriazko portaera horiek bertan behera uzteko eta erraustegiaren proiektuaren aurkako hurrengo mobilizazioak normaltasun-giro batean egiten uzteko eskatzen du