“Zentzuz jokatzeko” eskatzen diegu EAJ-ri eta PSE-ri, La Milagrosa-ren itxiera saihesteko

Irabazi Barakaldoko udal-taldeko kideok “zentzuz jokatzeko” eskatu diegu Gobernu-bazkideei, La Milagrosa ‘publifikatzeko’ Legez Besteko Proposamena Eusko Legebiltzarrean berehala eztabaidatuko dela kontuan hartuta. Elkarrekin Podemosek (Podemos, Ezker Anitza-IU eta EQUO) eta EH Bilduk baterako ekimen bat aurkeztu dugu Hezkuntza Batzordean, eta PNVk, PSEk eta PPk zuzenketa bat jarri diote zentroak aurrera jarraitzeko aukerari baldintza batzuk jarriz, hezkuntza-komunitatearen beraren ustetan “bete ezinezkoak direnak”.

Ezker Anitza-IUk, EQUOk eta Independenteek osatzen dugun Irabazi Barakaldoko kideok PNVri eta PSEri eskatzen diegu erantzukizunez joka dezaten La Milagrosaren itxiera ekar dezakeen zuzenketaren aurrean. Ildo horretan, Ramón Sánchez koalizioko zinegotziak eta EQUOko kobozaremaile, Gobernuko bazkideei eskatu die “gai horretan erakutsi duten norabiderik gabeko jarrera alda dezatela”, eta “zuzenketa horrek, Barakaldon inklusiboa eta eredugarria den proiektu baten amaiera dakarrela” onar dezatela.

Sánchezek bi alderdien etengabeko kontraesanak nabarmendu ditu, eta, ildo horretan,  “Barakaldorentzat ezinbestekoa den hezkuntza-proiektu bat eraisteko zorian daudela” salatu du. Bestetik, talde sozialistari gogora ekartzen dio “orain dutela hezkuntza publikoaren alde daudela erakusteko aukera, hotsandiko adierazpenak egiten eta gestio sozialisten mirarizko lorpenak gogoratzen ibili beharrean”.

Azkenik, Irabazi Barakaldok gogora ekarri nahi du EAJren, PSEren eta PPren zuzenketak aurrera egiten badu, La Milagrosa publifikatzeko bidea ixteaz gain, Barakaldoko gainerako ikastetxe publiko eta itunpekoek 350 ikasle beren gain hartu beharko dituztela berez gainezka dagoen sare batean, eta, hori gutxi balitz, 39 pertsona lanik gabe geratuko direla. “Azkenean La Milagrosa ixten bada, argi dago zein izango diren horren erantzule politikoak”, erantsi du Sánchezek, sozialista eta nazionalistei erreferentzia eginez.