José Ramón Becerrak mozio bat defendatu du, eta arrakastaz gainera, talde guztien adostasuna lortu baitu –Elkarrekin Podemos, EAJ, PP, EH Bildu eta PSE–, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Zentralak ahaleginak bateratzeko eta inolako desadostasunik gabe Bilboko Neutroien Espalazioko Zentroaren alde agertzeko, bost urtez finantzaketarik gabe egon ondoren.
“Punta-puntako teknologia duen zentro hori maila goreneko Europako proiektu baten barnean dagoen Euskadiko zentro bakarra da, kualifikazio tekniko eta giza kualifikazio goreneko 65 profesional biltzen ditu, eta desadostasun instituzionalen ondorioz ixteko zorian egon da, baina etorkizunari begira aukerak ditu berriro Eusko Legebiltzarrak sinatutako asmo-adierazpenari esker. Lehen urrats bat da”, adierazi du pozik Becerrak.
Lortutako akordioaren bitartez Gobernu Zentralak eta Eusko Jaurlaritzak beharrezkoa den finantzaketa-konpromiso bat eta erakunde bakoitzak egingo dituen ekarpen ekonomikoen egutegia definitu eta adostuko dituzte, proiektuaren helburu zientifikoak bete ahal izateko.