Bilbo inklusiboari, parte-hartzaileari eta integratzaileari buruzko eztabaida

Udalberriko kideok defendatzen dugun hiri-ereduaren inguruan eztabaidatzeko hitzaldi batzuk antolatzeko eta garatzeko lanetan parte hartu dugu.

Koalizioaren bozeramaile Carmen Muñoz zinegotzi berdeak adierazi duenez, Hiriko Antolaketarako Plan Orokorraren esparrua aprobetxatu nahi izan dugu hitzaldi-ziklo horri hasiera emateko. “Udalberriko kideok eztabaidarako eta gogoetarako gune berri bat jarri nahi dugu herritarren eskura, sakoneko azterketa eta batez ere ikuspegi kritiko eta konstruktiboa sustatuz denok batera aurrera egin dezagun egun duguna baino hiri-eredu bidezkoago eta iraunkorrago bateranzko bidean”.

Lehen topaketa UPV-EHUko Paraninfoan egin zen, “Hiri inklusibo, parte-hartzaile eta integratzaile baterantz” izenburupean.

María Eugenia R. Palop gonbidatuak “Zein da gure tokiko politikek jarraitu behar duten eredua?” gaia hartu zuen hizpide. Andrea Traspaderne hizlariak, berriz, “Bilboren erronkak Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren (HAPO) aurrean” izeneko gaia jorratu zuen.