Irabazi Donostiaren bitartez, (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma) Udalari proposatu diogu txosten bat egin dezala Aparatu Elektronikoen Hondakinak bereizteko zentro bat sortzeari dagokionez.
Koalizioko EQUO Gipuzkoako zinegotzi Loïc Alejandrok azaldu du aparatu elektronikoek material baliotsuak dituztela, urrea eta zilarra, esaterako, eta material horiek berreskuratu, birziklatu eta saldu daitezkeela, eta horrela saihestu daitekeela material horiek hondakinetan edo erraustegietan bukatzea. “Hiri-meatzaritza izeneko jarduera mota horrek birziklapen-tasak hobetzen, baliabide naturalak agortzearen arazoari irtenbidea bilatzen, diru-sarrerak sorrarazten eta enplegua sortzen laguntzen du” nabarmendu du zinegotziak.
Alejandrok Seuleko adibidea aipatu du, hiri horretan ezaugarri horietako zentro bat baitago.
Zentro horretan 10.000 tona material elektriko eta elektroniko kudeatzen dira urtero eta 60 pertsonari ematen zaio lana. Gainera, sozialki kalteberak diren pertsonak soilik enplegatzen ditu. Iaz 2 milioi dolar inguruko diru-sarrerak sorrarazi zituen.
Alejandroren iritziz, “desberdintasunak ahaztu gabe, argi dago beste jarduera bat gehiago dela ekonomia zirkularraren eta zero hondakin lortzeko helburuaren barnean; horregatik, guk uste dugu hiri honetan antzeko ekimen bat gauzatzeko aukera guztiak aztertu beharko lituzkeela udaleko Gobernuak”.