Carmen Muñoz zinegotziak Kroazian parte hartuko du hiriek duten zeregin eraldatzaileari buruzko jardunaldietan

EQUO Euskadik UdalBerrin duen zinegotzi Carmen Muñozek Zagrebeko (Kroazia) Ekologia Politikoko Institutuko Akademia Berdeak antolatutako mintegi batean hartuko du parte aste honetan. Plitvice Aintziretan garatuko da martxoaren 24tik 26ra “Hiri egokia guztientzat” titulupean. Egun horietan, Ekologia Politikoko Institutuak Bartzelonatik, Erromatik, Bilbotik, Bruselatik, Budapestetik, Sarajevotik, Atenastik, Belgradetik eta Zagrebetik etorritako hainbat hizlari hartuko ditu eta hizlari horiek udal-eremuko estrategia, praktika, esperientzia eta politika batzuk aurkeztuko dituzte.

Jardunaldi horietan tokiko masa kritikoa bildu nahi da aldaketa politikoak hiri-eremutik bultzatzeko dauden aukerei buruz eta hiriek duten ahalmen eraldatzaileari buruz eztabaidatzeko. Hizlari horiek formula egokiak bilatu nahi dituzte gizarte zibilaren estrategiak koordinatzeko eta indartzeko hiri-arloko gaiak lantzeko eta agenda politikoan modu positiboan eragiteko.

Muñozek, besteak beste, EQUOk Podemosekin eta Ezker Anitzarekin espazio politikoa partekatzen duen UdalBerri koalizioaren bozeramaile gisa Bilbon egiten duen lanari buruz hitz egingo du. “Bilboko Udalera iritsi ginenez geroztik, hiri inklusiboaren, parte-hartzailearen eta integratzailearen eredua defendatu dugu, pertsonak politiken erdian jartzen dituen eta gizartea asko nabarmentzen duen eredua, alegia, Bilbo berdintasunezko hiri izan dadin beste edozein interesen gainetik”, esan du UdalBerriren bozeramaileak, eta, gainera, honako hau adierazi du: “hori guztia ez da bideragarria ekologia politikoa ez bada zeharka azaltzen proposatzen ditugun ekintza guztietan”.

Zagrebeko Ekologia Politikoko Institutuak antolatutako topaketa honen helburua mota guztietako jendea erakartzea da, ikertzaileen, aktibisten, akademikoen eta politikoen masa kritikotik haratago.

              Institute for Political Ecology

http://ipe.hr/en/category/green-academy