Lehentasuna emango diogu eredu ekonomikoa eta energia-eredua aldatzeari erakundeetatik

  • Energia-eredu berri batera igarotzeak, ekonomia zirkularrak eta enpleguaren sorrerak ezarriko dituzte kargudun hautatuok datozen urteetarako ditugun lehentasunak.

Martxoaren 18an (larunbata) izandako topaketa batean, EQUOko kargudun hautatuek ibilbide-orri erkide bat adostu dute hainbat gai –hala nola energia-pobrezia eta energia berriztagarriak, klima-aldaketa, hondakinen kudeaketa, mugikortasuna eta enplegu-sorrera– lehentasunez lantzeko EQUOk ordezkaritza duen erakunde-maila guztietan, eta ekofeminismoaren zeharkako ikuspegitik.

Gure ustez, lehentasunezkoa da energia-iturri berriztagarrietan oinarrituta dagoen eta klima-aldaketaren ondorioak arintzen lagunduko duen energia-eredu berri baten zutabeak garatzen jarraitzea. Horregatik, erabaki da kontsumoaren murrizketa sustatzeko legegintza-ekimenak gauzatzea tokiko eremuan eta autonomia-erkidegoaren eremuan, energia aurrezteko politiken bitartez.

Estrategikotzat hartzen dugun beste gai bat honako hau da: nola sustatu behar da kontsumo arduratsuan oinarritutako ekonomia zirkularra eta produkzio garbia? Ildo horretan, Kargudun Berdeen Foroak erabaki du produkzio-prozesuek sortzen dituzten hondakinak murrizteko erabiliko diren politikak eta jardunak bultzatzea, ingurumen-inpaktuak murriztuz eta lanpostu berriak sortzen lagunduz.