Jaurlaritzari eskatzen diogu hondakinak baliabide-iturritzat eta enplegu-iturritzat hartzen dituen ekonomia zirkularraren aldeko benetako apustua egin dezala

  • Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularraren alorrean egindako inbertsioa hondakinen kudeaketa-politiketarako erabiliko den 350.000 €-ko partida batera mugatzen da.

Elkarrekin Podemos taldea osatzen duen EQUOko legebiltzarkide José Ramón Becerrak ekonomia zirkularraren aldeko benetako apustua egin dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Eusko Legebiltzarraren Kontrolerako osoko bilkuran, Becerrak Ingurumen Sailaren titular Iñaki Arriolari aurpegiratu dio oraindik ere jarraitzen dutela hondakinak suntsitu behar diren elementutzat hartzen baliabidetzat hartu ordez; izan ere, hondakinak lehengaien iturri eta enplegua sortzeko iturri dira. “Euskadin hiri-hondakinak oraindik ere arazotzat hartzen direnez, konponbide bizkorrak bilatzen ditugu, errausketa adibidez”, kexatu da legebiltzarkide berdea.

Becerrak adierazi du birziklatzen edo konpostatzen diren 10.000 tona hondakinetik 300 enplegu sortzen direla; aitzitik, errausketak enplegu bat bakarrik sortzen du. “Nola egokituko gara Europak eskatzen dituen ekonomia zirkularraren printzipioetara gure hondakinek duten aberastasuna erre egiten badugu? Euskadin egiten diren hondakin-politikak eta Europatik datorren joera ez datoz bat”.

Becerrak Ingurumeneko titularrari aurpegiratu dio Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularraren alde egiten duen apustua hondakinak kudeatzeko politiketarako erabiliko den 350.000 €-ko partida besterik ez izatea, “Trumoi asko eta euri gutxi: Zer politika eta jardun gauzatuko ditu zure Sailak 350.000 €-rekin Europar Batasunatik laster iritsiko zaizkigun gaikako bilketaren, birziklapenaren eta konpostajearen alorreko betebehar guztiei aurre egiteko?”