- ERC alderdiak egindako zuzenketaren ondoren, EAJ da PP babesten duen talde bakarra txakurrei buztana moztea onartzen jarraitzeko
EQUO Euskadik EAJri eskatu dio txakurrei buztana mozteko emandako babesa kentzeko; praktika hori debekatuta geratuko zen konpainiako animaliak babesteari buruzko Europako hitzarmenaren berrespenari esker.
Azkenik, PPk hitzarmenari egindako zuzenketa bat aurkeztu du ehiztari-arrazakoei eta horiekin gurutzatutakoei buztana mozteko baimena emateko. Zuzenketa horretan eskatzen da, halaber, Albaitarien Kontseilu Nagusiak zerrenda bat egin dezala buztana moztu behar zaien barietateekin, dauzkaten “ezaugarri anatomikoak eta jarrera” kontuan hartuta. Hasiera batean, popularrek ERC eta EAJ alderdien babesa izan zuten. Ondoren, ERCk kendu egin zion babes hori, eta, orain, PPk EAJren babesa bakarrik dauka.
EQUOk gogorarazi nahi dio alderdi jeltzaleari zazpi autonomia-erkidegok, eta horien artean Kataluniak, bere lege propioak dituztela eta lege horietan buztanak moztea debekatzen dela. Erakunde animalista eta abeltzaintza-erakunde askok adierazi dute ez dagoela inolako arrazoirik pentsatzeko buztanak kalteak eragiten dizkiola animaliari, eta adierazi dute halaber ez dela beharrezkoa moztea bere ezaugarri anatomikoengatik. Praktika horrek ez dauka eusteko ondorio medikorik; ondorio horiek soilik estetikoak dira.
Animalien Tratu Txarren aurkako Albaitarien Elkartearen (Avatma) arabera, animalien anatomian egiten diren aldaketa horiek mina eragiten dute eta pairamen kroniko, lokomozio arazo eta atrofia bilaka daitezke. Kalte fisikoez gain, buztana kentzen bada, txakurrei zaildu egiten zaie beren komunikazioa eta interakzio soziala, gorputz-adar hori erabiltzen baitute komunikatzeko.
Horregatik, EQUOk EAJri eskatzen dio berriz azter dezala bere babesa. “EAJk berriz aztertu behar du bere jarrera. Edo, bestela, Osoko Bilkuran oso ondo azaldu beharko du zein diren benetako arrazoiak animaliari sufrimendua eragiten dion eta beharrezkoa ez den praktika horri babesa ematen jarraitzeko. Buztana moztearen ondorioz kartilagoak, nerbioak, odol-hodiak eta bestelako ehunak mozten dira; kronikoa izan daitekeen mina eragiten dio animaliari; gainera, mugikortasunari eragin diezaioke, baita txakurrak komunikatzeko duen gaitasunari ere. Proposamen hori onartzen bada, atzerapausoa izango da” adierazi du EQUOren legebiltzarkide eta kobozeramaile López de Uraldek.
Gai hori berriro eztabaidatuko da Biltzarrean datorren ostegunean.