EQUO Bizkaiak Bilboko metroko tarifen igoera bidegabeak salatzen ditu

  • Alderdi berdeak tarifen beherapena  eskatzen du, baita Bizkaiko garraio kolektibo publiko guztien     tarifa-bateratzea ere.

EQUO Bizkaiaren ustez Metro Bilbaoren tarifa-igoera ez da lagungarria garraio publikoa handitzeko. Alderdi ekologistarentzat diru-bilketa handitzeko modurik onena bonu eta txartel merkeen salmenta areagotzea da, ez ordea tarifak garestitzea.

Duela urtebete garraioa % 5 eta % 6 artean igo zen txartel bakoitzeko, eta orain beste tarifa-igoera bat dugu. Horrek Metro Bilbaoren erabiltzaile intentsiboei kalte egiten die, euren errenta edo erosahalmena kontuan izan gabe. Adibidez, bi guneren arteko hilabeteko bonu bat, Portugaletetik Bilborako bonu bat, 42 eurotik 51 eurora igo da, hau da, 9 euroko igoera, eta horrek urteko 108 euroko igoera dakar.

Txartel multimodal berriek ere prezio-igoera dakarte, eta garraio publikoa gehien erabiltzen dutenei egiten die kalte.

Txartel berriei dagokienez, Bidai Oro txartel berrian Bizkaibusen zerbitzua ez sartzea ─gazteentzako txartelak salbu─ erabaki okerra da, eta ahalik eta lasterren konpontzea espero dugu.

Azaldu dugun guztia kontuan izanik, Equo Bizkaiak egungo prezioei eta tarifa-beherapenari eusteko eskatzen du “gaitz erdi moduan”, baita etorkizunean Bizkaiko garraio kolektibo publiko guztien tarifa-bateratzea egiteko ere, bertan Bizkaibus, zubi esekiko transbordadorea eta abar bilduz, eta garraio kolektibo publikoaren erabilera sustatzen lagunduko duen prezio merkea ezarriz.

Martxoaren 8tik indarrean dagoen tarifa-igoera hori, Bizkaian egin den garraio publikoaren eta azpiegituren kudeaketa txarraren ondoriozko “defizit jasangarri” bati eusteko egin da.

EQUO Bizkaiak Bizkaiko Foru Aldundiari eta Garraio Partzuergoari eskatu die tarifak murriztu ditzatela eta Frantzian hartutako neurrien antzekoak ezartzeko aukera azter dezatela, izan ere, Frantzian etxetik lantokira bizikletaz joateagatik 25 zentimo kilometroko ordaintzen baitiote jendeari.

Era berean beharrezkotzat jotzen du erakundeek autoa partekatzeko programa publikoak sustatu eta garatzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeari buruzko 2015eko Parisko Akordioa betetzeko.