EQUO Euskadik parte hartuko du Eusko Jaurlaritzak, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren bitartez, terrorismoaren biktimekiko errekonozimendua eta elkartasuna adierazteko martxoaren 10ean (ostirala) antolatu duen elkarretaratzean.
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo den omenaldia lau ordu jarraituko (9:00etatik 13:00etara) elkarretaratzea izango da, eta alderdi ekologistako hainbat erakunde-ordezkari bertaratuko dira, hala nola Bilboko zinegotzi Carmen Muñoz, edo Gasteizko zinegotzi Oscar Fernández, baita alderdi berdeko beste kargudun batzuk ere.
EQUOk ekimen hori babesten du, baita Demokraziaren balioetan, Memorian, Egian, Justizian eta Erreparazioan inspiratzen den beste edozein ekimen ere. “EQUOk indarkeriaren eragina zuzenean pairatu duten pertsonen eta kolektiboen errekonozimenduan oinarritutako memoria –soziala eta herritarrena– eraikitzearen alde egiten du. Prozesu horrek, pertsonaren duintasunetik eta pairatutako bidegabekerien errekonozimendutik abiatuta, gure iragan berriarekin bakeak eginda izango dituen gizarte-bizikidetzara eramango gaitu”, adierazi du EQUO Euskadiren kobozeramaile eta legebiltzarkide José Ramón Becerrak.