Elkarrekin Podemos alderdiak Eusko Jaurlaritzari helarazi dio kezkatuta gaudela Ondarroako Kamiñalde auzoko mendi-hegalean luizia izan zenetik ia urtebete igaro delako eta kaltetutako ehunka familiak oraindik ere beren etxeetatik kanpo jarraitzen dutelako.
José Ramón Becerrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hainbat erakunderen esku dauden jardunen buru izan dadila: “Kontua ez da prebarikazioan erortzea, berehalako erantzun bat koordinatzea baizik”.
Becerrak adierazi duenez, Iñigo Urkulluren Kabineteari dagokio ia urtebete igaro ondoren kaltetutako familien “drama” amaitutzat ematea eragozten duen “finantzaketa-arazo larria” desblokeatzea.
Elkarrekin Podemosek Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin du Ondarroako Udalak “ez daukalako ahalmenik obren gastuari berak bakarrik aurre egiteko”.
Era berean, Becerrak gogorarazi du Bizkaiko Aldundia arduradun subsidiarioa dela Kamiñalde auzoaren antolamendu-plana onartu zuelako bere garaian.
Legebiltzarkide berdeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ez “hartzeko aitzakiatzat eskumenen kontua”, gai horren gaineko buruzagitza har dezala berriro, eta, ondoren, “inplikatutako enpresek edo erakundeek dituzten ondare-erantzukizunak eska ditzala dagokion lekuan eta garaian –Auzitegiak barne–”.