Erreforma fiskalari buruzko eztabaida publiko bat nahi dugu

Elkarrekin Podemos Taldeak Eusko Legebiltzarrean aldarrikatu du, erreforma fiskalari buruzko mozioa proposatu duen EH Bildu Taldearekin batera, legebiltzar-batzorde berezi bat eratzea, sei hilabeteko epean erreforma-proposamen bat egiteko. Euskal sistema fiskalari buruzko eztabaida publiko bat ireki nahi dugu Eusko Legebiltzarrean, erreklamatutako ponentzia oinarritzat hartuta.

EQUOren ustez, erreforma fiskal horrek zergadun guztien tratu-berdintasuna eduki behar du jomugan, pertsona fisikoak edo juridikoak izan, baita sistema fiskalaren dirua biltzeko gaitasuna eta progresibitatea handitzea eta sistema hori modernizatu eta erraztea ere, haren gardentasunaren mesedetan.

Eta eskaera hori egin dugu jakin dugunean, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren azken bileran, hiru euskal Ogasunetako arduradunek erreforma fiskala epe laburrean garatzeari uko egin diotela, nahiz eta bildutako diru-kopuruak behera egin duen.

EQUOk Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkide José Ramón Becerra jaunak adierazi duenez “zoritxarrez, Euskadin erreforma fiskalak legebiltzarrari bizkarra emanez egiten dira, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren barruti itxian edo alderdi jakin batzuen bulegoetan”. Eta ildo horretan, Eusko Legebiltzarrari eskatu dio “zerga-sistema hori bultza dezala, bere eskumena ez ezik, bere lidertza ere bere gain hartuz”.

Becerrak eskatu du, batetik, enpresa batzuetan aplikatzen diren pizgarri fiskalak eta hobariak berraztertzeko, eta, bestetik, Sozietateen gaineko Zerga bidezko zerga progresibo bihurtzeko, “etekin gehien dituztenek gehiago ordain dezaten”. Becerrak salatu nahi izan du, halaber, euskal enpresek pairatzen duten legez kontrako lehia desleiala, multinazionalek ez dutelako Euskadin zergarik ordaintzen.

Iruzur fiskalari buruz, berriz, zera adierazi du, “aurre egiten bazaio ere, gutxiegi egiten da, eta inolako koordinaziorik gabe gainera”.

Bideo honetan entzun dezakezu PNVri, PSEri eta PPri nola erantzun dien: