“Vida y Muerte de Petra Kelly” biografia aurkezten dugu Euskadin

EQUOko bozeramailekide eta Elkarrekin Podemoseko diputatu Rosa Martínezek egin duen Sara Parkinen ‘Vida y muerte de Petra Kelly’ liburuaren Gasteiz eta Bilboko aurkezpenen oinarria Petra Kellyren irudiaren errepasoa eta ekofeminismoaren egungo egoera izan dira.

Otsailaren 10ean (ostirala) Gaia liburutegi ekologistan egin zen Gasteizko ekitaldian parte hartu zuten halaber zinegotzi berde Oscar Fernándezek eta “Petra Kelly” Irakurketa Klubeko koordinatzaile Fidel Insuak ere. Bilbon Carmen Muñoz zinegotzia izan zen aurkezpenean.

Martínezek Kellyren (Bavaria, 1947) irudia azpimarratu zuen, emakume “maitekorra eta aldi berean subertsiboa”, jarraitu beharreko adibidea izanik aktibista eta politikari gisa erakutsitako konpromisoa eta egindako ibilbidea direla medio. “Pentsamoldea eta era berean ekintza uztartzen zituen, eta orain ekologismoak defendatzen duen ikuspegi globalaren aitzindari izan zen. Petra Kellyk kalean egiten zuen borroka, baina bere garaiko mugimendu sozial eta politikoei bidea erakutsi zien, baita erakundeetan lan egitera sartzeak duen garrantzia ere, aktibismoari baliorik kendu gabe baina ekintza politikoari dagokion merezimendua emanez”.

Kellyk 1979. urtean Alemaniako Berdeak alderdia sortu zuen, sei urtez Alemaniako organo federal legegile gorena den Bundestageko kide izan zen, eta ustez bere bikotekideak erail zuen zehazki duela 25 urte.

EQUOko bozeramailekideak gogorarazi du Gorte Nagusien eraketa-ekitaldira lore-sorta batekin joan zela, Petra Kellyren oroitzapenari omenaldia egiteko. “Ekologismoaren gure erreferentea da”, adierazi du Martínezek. EQUOko bozeramailekideak azpimarratu du alemaniarra aitzindaria izan zela “demokrazian, eskubideetan eta jasangarritasunean”, “demokraziarik ezaren aurka borrokatu eta sistema eraldatzeko ahaleginean”.

Martínezek, era berean, ekofeminismoari, hau da, ekologiaren eta emakumeen paperari buruz hitz egin du: “Justizia soziala eta ingurumen-justizia elkarrekin doaz beti. Gizonek okupatzen dituzten erabakitzeko gune politikoetan egon behar dute emakumeek”. Bere mintzaldia amaitzeko, ekologismoak gau egun erakunde, alderdi eta programa politikoetan duen lekuari buruzko hausnarketa egin du: “Aurrerapausoak eman ditugu. Gaur inoiz baino gehiago denon ahotan dago berdeen diskurtsoa; ongi etorri, hainbat kasutan makillaje hutsa den arren! Beste gauza bat dira politika eraldatzaileak. Horretan eta eredu ekonomikoa aldatzeko bultzadan oinarritu behar ditugu gure proposamenak”, zehaztu du Martínezek.

“Petra Kelly” Irakurketa Klubeko koordinatzaile Fidel Insuak gogora ekarri du Sara Parkinek idatzitako Kellyren biografia gaztelaniara egokitzeko ideia nola eratu zen. “Bere irudiarekin maitemindu ginen. Guztiz beharrezkoa zen hura ezagutaraztea, bere obra eta bizitzaren berri ematea”.