EQUO, Podemos eta Ezker Anitza-IU alderdiek ekintza bat antolatu dute Gasteizen, energia-erdu berri baten alde eta gasa erauzteko proiektuaren aurka

Elkarrekin Podemos-en legebiltzarkideek diren Cristina Macazaga, Edurne García, Jose Ramón Becerra eta Iñigo Martínez; Unidos Podemos-en diputatuek Juantxo López de Uralde, Rosa Martínez e Isabel Salud; Conchi Palencia y Ángel Mesón senatariek; Podemos-en eurodiputatua den Xabier Benito-k, eta Podemos-en eta Irabazi-ren zinegotziek eta batzarkideek parte hartu dute gaur Gasteizen ekitaldi batean, energia-eredu berri bat eskatzeko Euskadin eta Arabako lurraldean gasa erauzteko proiektuak salatzeko.

Ekitaldiaren kokapena Subijana de Álava herria izan da, Eusko Jaurlaritzak gasa bilatu nahi duen lekuan (Armentia-2 izeneko putzua).

Hiru alderdien kideek energia-eredu justu, iraunkor eta demokratiko baten aldeko konpromiso bat sinatu dute, pertsonen bizi-kalitateari eustea ahalbidetuko duena, etorkizuneko belaunaldien ongizatea kolokan jarri gabe. Testuan energia-transizio bati babesa ematen diote, klima-aldaketari aurre egiteko politika aktiboak garatuko duena eta energia fosilak baztertuko duena, energia garbiak eta berriztagarrien mesederako. Sinatzaileek konprometitzen dira jardutera, bakoitzak bere erakundean baina guztiok koordinatuta, politika publikoak konpromiso horiek betetzera bideratzeko.

Ekitaldiaren ostean bisita bat egin dute tokian, eta horretan Isabel Salud-ek, Ezker Anitza-IU-ren koordinatzailea y Unidos Podemos-en diputatuak azpimarratu du “energia- eta ekonomi-eredua aldarazteko beste eragileekiko elkartasuna bultzatu behar dugu, bai politikoak, sindikalak edota sozialak ere, gure proposamenak indartzeko eta egungo politiken aldaketa bultzarazteko, pobretzen gaituztelako eta planetaren biziraupena kolokan jartzen dutelako.”

Bere aldetik EQUO-ko bozeramaile federala eta Unidos Podemos-en diputatua den Juantxo López de Uraldek defendatu du, gas erauzteko alternatiba bezala, “energia-eredu justuagoa eta iraunkorragoa martxan jarri behar dugula, energia aurrezteko eta energia berriztagarriak garatzeko, orain ahaztuta dagoelako”.

Xabier Benito, Podemos-eko eurodiputatuak, gogorarazi du erregai fosilen eta klima-aldaketaren arteko harreman estua dagoela, esanez “ez da posible klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrerapausuak ematea, Armentia-2 proiektu hau bezalako iraganeko proiektuetan dirua sartzen jarraitzen badugu.”

Azkenik Arantxa Abecia, Podemos-eko bozeramailea Arabako Batzar Nagusietan, esan du “argi eta garbi adierazi nahi dugu prospekzioak egitearen eta hidrokarburo fosilak ustiatzearen zeharo aurka gaudela, ez Araban eta Euskadin, teknika konbentzionalak edo ez-konbentzionalak erabiliz. “