Rosa Martínezek Jaurlaritzari gardentasun handiagoa eskatu dio Hiriko kasuaren inguruan

  • Jaurlaritzak Elkarrekin Ahal dugu taldeko EQUOko diputatu Rosa Martínezi ukatu egin dio kasu horri buruz eskatu duen informazioa, “erreserbatua” delako.
  • “Gardentasuna eta kontu-ematea da funts publikoen kudeaketan irregulartasunak saihesteko modu bakarra” adierazi du Martínezek.

Elkarrekin Ahal dugu taldeko Bizkaiko diputatu eta EQUOko kobozeramaile federal Rosa Martínezek, Nagua Alba eta Eduardo Maura taldekideekin batera, Jaurlaritzari gardentasun handiagoa eskatu dio Hiriko kasuaren inguruan, Jaurlaritzak informazioa ukatu ondoren. Diputatuen ustez, Euskadiko funts publikoen erabilera okerraren kasu nagusietako baten aurrean gaude, eta ezinbestekotzat jo dute funts horiek zertara bideratu diren eta zertarako erabili diren argitzea.

Irailean Martínez, Maura eta Alba diputatuek Hiriko kasuaren inguruko informazio-eskaera bat erregistratu zuten. Zenbait hilabete geroago eta horretarako ezarritako epeak bete gabe, Jaurlaritzak erantzun die informazioa ukatuz, eta diru-laguntzei buruzko datu-basean erregistratua dagoela eta erreserbatua dela argudiatuz.

Diputatuek ohartarazi dutenez, Jaurlaritzak funts publikoen kudeaketari buruzko informazioa eman nahi ez izateak prozesu judiziala ireki gabe dagoela argudiatuta, “politika judizializatzeko arrisku handia dakar”.

Gainera, nabarmendu dutenez, “berriz ere, Gobernuak Legebiltzarra mespretxatu du.
Berandu eta gaizki erantzun dute, epez kanpo eta eskatutako informazioa eman gabe”, adierazi du Martínezek.

Gardentasuna eta kontu-ematea da funts publikoen kudeaketan irregulartasunak saihesteko modu bakarra. Administrazioen eskutik gardentasunik eta kontu-ematerik ez dagoenean soilik ager daitezke jardunbide txarrak.