EQUO Gipuzkoak ez du onartzen Donostiako Alkatearen kudeaketa hiritar protesten aurrean

● Alderdi ekologistaren ustez, persona bat  giltzaperatzea ezin da onartu, eta hau izan zen atzo Osoko Bilkuran alkateak jarraitu zuen bidea.

●“EAJ-k Madrilen Mozal legearen indargabetzea eskaten duen bitartean, hemen Donostian adierazpen askatasuna ostopatzeko zalantzarik gabe erabiltzen du” adierazi du Monteagudok

Pasa den abenduak 20eko Osoko Bilkuran, eraiki nahi den Errausgailuaren inguruko Plan Bereziaren onarketarekin bat, Osoko Bilkurako Aretoan hainbat hiritar beraien desadostasuna adierazteko batu ziren. Talde politikoak eztabaidatzen eta beraien jarrera azaltzen zuten bitartean, hiritarrak zutik mantentzen ziren, ixilik, errausgailuaren aurkako kartelak zeramatelarik. Behin bozketa amaituta, bertaratutakoak “Ez Ez Ez Errausketarik Ez” leloa aldarrikatzen hasi ziren, kaleetan egin ohi duten bezalaxe.

Momentu horrretan alkateak ixiltasuna eskatu zuen eta Osoko Bilkura eten egingo zuela ohartarazi zuen…, esan eta egin zuen azkenean. “Alkateak ez ditu ezta 40 segundu ere itxaron sesioaren etena erabakitzeko” esan du EQUO Gipuzkoako bozeramalea den Monika Monteagudok. “Protesta baketsua zen eta bidezkoena denbora bat itxarotea da, jendeari bere aldarrikapenak adierazten uzteko”.

Osoko Bilkurako Aretoan hasitako protesta, eten ostean, EAJ, PSE eta PP-ren alde-egitearen ondoren ere jarraitu zuen, keinu honek tentsioa handitu zuelarik. Azkenik, persona baten ulertezina den atxiloketa bat egin zen eta sesioa bertan behera geratu zen. “Irabazitik komentatu dugun bezalaxe, Aretoa uzteak ez du erakusten entzuteko gogorik. EAJ eta PSE-k aurkeztutako jarrera, zoritzarrez behin eta berriz errepikaten da, eta onartezina da arlo guztietan. Gainera, komunikabideek errausgailuaren aurkako mugimendua hala nola proiektu honen aurka dauden argudioak ez dituzte nabarmentzen eta egoera hau ez da guretzat onargarria.” Adierazi du Irabazi Donostia-ko zinegotzia eta EQUO Gipuzkoako bozeramalea den Loïc Alejandrok.

Bestalde, gaztea atxilotzen zuten bitartean, atea itxita mantentzen zuten bi udaltzaingok bestelako jende guztia, Irabazi eta Bilduko zinegotziak barne, Osoko Bilkurako Aretoan giltzaperatu zituzten. “Demokrazian onartezina eta guztiz desegokia den jarrera bat, Donostian mantentzen den gobernantza eraren adierazgarria eta Alkatearen, Osoko Bilkurako zuzendariaren, eztabaidarako gogo gutxien seinale. EAJ-k Madrilen Mozal Legea bertan behera uztea eskatzen duen bitartean, hemen Donostian adierazpen askatasuna ostopatzeko zalantzarik gabe erabiltzen du” adierazi du Monteagudok

EQUO Gipuzkoak Errausgailuaren aurrean alternatibak daudela errepikatzen du, “erredukzio, berrerabilpen eta birziklatzearekin bateragarria dena, enplegu gehiago sotzeko gai dena, merkeagoa eta osasunarentzako arriskutsua ez dena eta hiritarrekin adostu daitekena. Bainan EAJ eta PSE-k bestelako interés batzuk dituzte”.