Unidos Podemos talde parlamentarian EQUOko diputatua eta aldaketa klimatikoko batzordeko bozeramaileak, Marrakechera egingo du bidaia Kongresuko mahaiak egindako zuzenketa eta gero.
Kongresuko Aldaketa Klimatikoko batzordeko bozeramailea den Juantxo Lopez de Uraldek, Marrakechera egingo du bidaia, COP22an asteazkenetik ostiralera parte hartzeko.
Marokoar hiriburura egingo du bidaia Kongresuko diputatuen ordezkaritzarekin batera, Kongresuko mahaiak zuzenketa egin ondoren. Kamarako organoak, hasiera baten, inongo ordezkaritzarik ez bidaltzea erabaki zuen. Ondoren, Unidos Podemoseko EQUOko ordezkaria baztertzen zuen ordezkaritza bati eman zion baimena. Uraldek errekurritu ostean, mahaiak bere erabakia berriro hausnartu zuen, eta azkenean, euskal diputatuari, bidaiatu ahal izateko aukera eman dio.
Lopez de Uralderen hitzetan, “aldaketa klimatikoaren arazoak duen premia ikusita eta hau geldi arazteko behar diren ekintza politikoak kontutan izanda, azken momenturaino borrokatu dugu Kongresua Marrakecheko goi-bileran egon dadin. Espainiak ezin dio muzin egin gai honetan duen ardurari”.
EQUOko bozeramaileak gogorarazi du, Euskadin jada, aldaketa klimatikoaren ondorioak nabaritzen hasiak garela, eta gainera, txarrera joan daitekeela”. Euskadiko hondartzen %70a konfinatua izateak, esan nahi du, itsasoaren mailaren igoerarekin desagertu egingo direla, Arabar Errioxako hazkuntzek tenperaturen igoerarekiko ondorioak pairatuko dituztela eta euri patroien aldaketek geroz eta fenomeno bortitzagoak gertatzea ekarriko dutela.