LOMCEren aurka, urriaren 26rako, Steilas, ELA, CCOO eta UGTk sindikatuak iragarri dituzten jardunaldien harira , EQUO Euskadik, “inbertsioekiko murrizketetan edo eta hezkuntza sektoreko gehiengoaren nahiaren kontra neurriak inposatzen dituzten politikei” gaizkiegona azaltzeko, modu aktiboan, mobilizazio hauetan parte hartzeko deia zabaltzen du.
LOMCEk, ikasketa amaierako azterketak gainditzea eskatzen du DBH eta Batxilerreko tituluak ateratzeko, eta Eusko Jaurlaritzarengatik onarturiko Heziberri dekretuek ere derrigortasun hori jasotzen dute. Ikasketa amaierako azterketak betidanik jarri izan dira zalantzan hezkuntza komunitateko sektoreengatik edo eta gobernu autonomiko eta politikariengatik. Euren ustez, inposaketa hauek, gizarte ongizateko zutabe nagusietako bat den hezkuntza publikoaren aurkako eraso bat irudikatzen dute, eta alderdi berdeak ere berdin ikusten du.
EQUO Euskaditik, hezkuntza publiko eta unibertsal, laiko eta demokratiko bat defendatzearen aldeko apustua egiten du, aukera berdintasuna edo eta kohesio soziala bermatzen dituena.
Modu honetan, alderdi berdetik, LOMCEren indargabetzea eskatzeaz gain, laikotasuna, berdintasuna eta demokrazia irizpideak betetzen ez dituzten hezkuntza hitzarmenen berraztertze bat eskatzen da.