EQUOk aldaketa klimatikoaren aurkako lege bat bultzatuko du Euskadirentzat Eusko Legebiltzarretik

equo-parlamento-1Jose Ramon Becerra, EQUO Euskadiko lehen legebiltzarkideak, gaur hartu du bere kargua Euskal kamarako bilkura osaeran. Honela, alderdi ekologistak aurretik zituen hamabi ordezkariak kontutan izanda, ordezkaritza honekin, erakundetan duen partaidetza handitzen du.

Becerra, Juantxo Lopez de Uralde eta Rosa Martinezekin batera,  bizikletan joan da Legebiltzarrera. Honela,  Legebiltzarkide berriak, pertsonak  eta planeta  zaintzen duten politika jasangarriekin duen konpromisoa erakusten du.

Alderdi berdearen helburutariko bat, CO2 emisioak gutxitu eta aldi berean langabeziaren arazoa konpontzen lagunduko duen  aldaketa klimatikoaren kontrako lege propio bat bultzatzea da.

Araudiak, 2050erako karbono baxuan oinarritzen den ekonomia bat lortzeko hainbat neurri izango ditu. Neurri hauek martxan jartzeak, zeharka, lanpostuen sorrera ekarriko du. Energiaren aurreztean, etxebizitzen berristean, agroekologian, baliabide naturalen kudeaketan edo garraio publikoa bezalako sektore jasangarrietako inbertsioei bultzada ematea da asmoa. Becerraren hitzetan “ kalitatezko 35.000 lanpostu  egonkor eta kalitatezko sortu daitezke Euskadin. Poliki poliki, politika berdeekin, gaur egungo eredu ekonomiko jasanezinari norantza berri bat emango diogu krisi egoera honetatik irten ahal izateko”.

EQUO Euskadik,  bere indarrak ere hiri hondakinen kudeaketara eta AHTren proiektuari oposizio eraikitzaile bat ematera bideratuko ditu. AHT, Euskadik,bere historian izan duen azpiegitura garestiena da, eta ezinbestekoak diren gaietan murrizketak izaten ari garen bitartean, inbertsio publiko honek,  zatirik handiena eramaten du berarekin.

equoparlamento2