EQUO-ko Animalien Eskubideen aldeko taldeak salaketa bat ipini du Derio-ko Udaletxeak behin eta berriz Animalien Babes Legea haustu dutelako.
Zezenketa Ikuskizunen Erregelamenduaren arabera 60kg baino gutxiago duten behi azienda abereak legearen ezarpenaren kanpo gelditzen dira. Animali hauek, hilabete bat baino zerbait gehiagoko txekor txikiak dira, Bizkaiko herri honetako ospakizunetan erabiltzen direnak hain zuzen ere lege “zirrikitu” hori aprobetxatuz. Animaliak txuliatu, golpeak jaso eta erorketak jasaten dituzte joku herrikoi hauetan.
AVATAMA-ko presidentea, Jose Enrique Zaldivar-ek, albaitarien informe batean azaltzen duen bezala, “etengabeko estres egoerak erantzun inmunitarioak huts egitera eramaten die organismoan, denfentsak jeisten zaizkie eta ondorioz zailtasunak izaten dituzte zenbait gaixotasunetan. Horrelako giroetan, hain animali gazteak, emozionalki pairamen handia izaten dute. Beraien inguruan korrikan ibiltzen dira edo gainetik salto egiten dute eta animaliak buruarekin oldartzen dira, kasu hauetan, defentsa erantzun moduan arrisku sentsazioak sortzen dien beldurrarengatik. Txekor hauek ez dabiltz jolasean”.
Alderdi ekologista sei alditan hitz egiten saiatu da Derioko alkatea Esther Aprauz Fernandez de la Peña-rekin arrakastarik gabe, ekitaldi honen ospakuntza berriz aztertzeko. Alkatearen jarrerarengatik ezinezkoa izan da.
EQUO-rentzat harrigarria da animali helduekin debekatua egongo zen ikuskizuna, Zezenketa Ikuskizun Erregelamenduaren arabera, debekatua ez egotea ordea adin gutxiko animaliekin.
Ekitaldi honen ospakuntzak Animalien Babeserako Legea hausten du eta horregatik ipini da salaketa.